XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AurkezpenaGasteizko Sortzez Garbiaren katedraleko girolako kaperetan ikusgai dauden zilarrezko obren bilduma, Elizbarrutiko Museo izaki, erlijio-gaietako obrek eta liturgietako piezek osatzen dute.
Beroriekin herriari, berekin historiako hainbat mende elkarbanatu dituenari, beste zerbitzu bat eskaintzen zaio.
Horrela, azterketarako, hezkuntzarako eta gozamenerako asmoz ondare historikoaren zati bat erakutsiko du.
Jada aurkeztu ditugu Museo hau osatzen duten ataletako obrak: Harria
Hemen pieza liturgikoak aurkeztuko ditugu, bestela esan, urregintzako obrak, oro har metal nobleetan, urrean zein zilarrean, egindakoak (Gaur egun urregintza eta zilargintza esanahi berarekin erabiltzen dira).
Dena dela, tamaina txikikoak izaki behar hainbat baloratu ez diren obra hauek, erakusketa honetan ikusi ahal izango dugunez, garrantzi handikoak dira, izan ere, aurrerago aipatutako hiru arteetan hartzen dute parte: arkitekturan, eskulturan eta pinturan, hain zuzen ere.
Liturgia kristauaLiturgia